Kaixo berriro lagunok!
Hemen gatoz berriz ere HUHEZI fakultateak inoiz eman duen saririk garrantzitsuena emateko intentzio biziz. Ez pentsa erraza izan denik sari hau ematea. Sari hau ez da edonolakoa, ez da futboleko munduko txapelketa ziztrin bat. Hori baino gehiago da!
Hasteko azken zortzi trofeotean agertutakoen sailkapena hau duzue: lehenengo postuan bi trofeorekin berdinduta Iñaki Olaetxea Kaki , Lore Eizagirre eta Oihan Aldalur handiak eta hauen atzetik saritutako beste guztiak: Asier Alvarez de Eulate, Itxaso Cenzual, Nathan Olabarria, Julen Rodrigez, Ane Mendizabal, Mikel Laboa, Ane Piko eta Xeber Maiza (maixu jauna)
Gaur ez dugu pertsona bakar bat bakarrik sarituko ordea. Talde eta garai bati goratzarre egingo diogu. Lau urtetan zehar fakultateari bizitza eta plastada handia eman dion talde bati buruz ari gara. Lau urte luze hauetan klaustroan eta honen inguruan bueltaka ibili den talde miresgarri bati buruz ari gara. Noski, Irakasle Balioanitzako azkeneko promozioaz ari gara, duda izpirik gabe denetan honenak.
Lehenengo urtetik igarri zitzaien ez direla besteen modukoak. Joaten diren lekuan hauen presentzia nabaria da, erraz sumatzen da jariatzen duten umore eta alaitasuna, baita nola ez, bereizgarri dituzten hainbat eta hainbat orro eta garraxi. Askok gogoratuko dute talde hau klase eta hitzaldi guztietara punttu-punttuan agertzeagatik, hamaiketako dietetikoak egiteko zaletasunagatik, klaustroan eta (batez ere) ordenagailu geletan ixil-ixilik egoteagatik, mamut partidengatik, counterreko zaletasunagatik…
Ba besterik ez, hemen doakizue atsikita taldeko argazkia neska mutilok deskargatu eta mesanotxean marko politt batean jarri eta gauero-gauero oheratzean denei muxu eman eta goxo-goxo lo egiteko.

Benetan ohore handia gisa honetako talde bateko partaide izateko zortea izatea.
Ezagutu ez gaituzuenentzat eta memoria historikoa egin nahi duzuenentzat hemen duzue eskuragarri gure web orrialdea: http://trofeoramon.wordpress.com
Muxu bat denei eta zorte on bizitzan!!!
Ez pentsa hau azkeneko Trofeo Ramon izango denik eta gogoratu hurrena zu izan zintekeela. FIRE IN THE HOLE!
Hemen argazki batzuekin eginiko muntaia, lastima taldekide guztiak ez agertzea baina…
TROFEO RAMON ASANBLADA (TRA)
Advertisement
hiru urra balioanitzakoentzat!!!
ip ip!! urraaaaaaaaaaaaaaaaa!!
ip ip!! urraaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa!!
ip ip!! urraaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa!!
By: iñi on July 13, 2010
at 3:55 pm