Posted by: asieralvarez | December 15, 2008

Zazpigarren Trofeo Ramon (2008-12-15)

Aupa irakurle maiteok!! Bagatoz VII. Trofeoarekin!!
Ohorezko Trofeo Ramon zuentzat denentzat!!
Aurreko astean trofeo ramonik egon etzala eta, herrian trofeo gehiago etzala egongo zabaldu zen. Trofeo Ramonen jarraiera eskatzeko, esan digutenez Bilbon sekulako manifa egin zen (guk dakigula Balioanitzakoak ez den) ikasle talde batek deituta. Eskerrik asko manifa antolatu eta bertara gerturatu zineten danoiri eta jakin gure barru-barruko nerbioa ikutu dezutela. Ixa-ixa negar ta dana iñ du!!
manifa-ramon1
Aurreko astean Trofeo Ramonik ez emateko arrazoi bakarra astelehena jai eguna izan zela da. Gogoratu guk astelehenetan egiten dugula lan eta ez zaigula ordu extrak sartzea gustatzen. Dena den hurrengo astetik aurrera ez dugu Trofeo Ramonik egingo gabonetan eta praktika garaian material falta izango dugula uste baitugu. Dena den, merezi duen baten baten berririk izanez gero trofeoa emateko konpromezua hartzen dugu.
Barkatu eragozpenak.
Dena argitu ondoren eman dezagun behingoz aste honetako irabazlearen izena eta zergaitia:
Aste honetan eta badirudi trofeoaren zapore gozoa gustatu zaiola… berriz ere Oihan Aldalur jauna da txapelduna KOIko klasean bere ikasketa desberdinen berri emateagatik: teologia, meteorologia… gizon jakintsua dugu durangar doktore hau, bai jauna.
Denok daukagu (ikaskide naiz irakasle) Oihanek espaziora joateko duen gaitasun paregabearen berri. Ilargiari eguneroko bixita egiten ari zen horietako batek KOIko klase batekin koinziditzen zion eta bilbotarra denez biak batera egiteko saiakera egin zuen. Hau dela eta D.3.1. gelan zegoela imajinazioa askatu eta ilargira joan zen patruiatzera. Bitartean bere taldekideak lanean aritu ziren irakasleak eskatutako laburpena egiten. Badirudi Ilargia lasai zegoela, izan ere, Oihan lasai-lasai zegoen inungo larritasunik erakutsi gabe. Lana eginda ikaskide guztiei honen berri ematen hasi zirelarik Lurrera itzultzen hasi zen. Aterrizatzera zioanenan irakasleak ea zer gehiago esan zitekeen galdetu zion Espazioko Segurtasun Indarretako kideari. Honek, aterrizatzen lan asko zuelarik, ez zekien ondo non zegoen, Ilargian edo Lurrean eta ikaskide zintzo anonimo batek (I.M.A.) esan behar zuen hitza papelean non zegoen seinalatu eta esan zion. Orduan, aterrizajea bukatuta eta espaziontziko atea irikitzen ari zela, nola nahi irakurri zuen: TEOLOGIA! ingurura begiratu eta bere bururako esan zuen “Ui ui ui, ustet ez zala hoi” eeeeeee METEREOLOGIA (“oi seguro dala”) eta ingurukoen barreak eta irakaslearen aurpegiera zatituak (okotzak lurra ukitzen zion) berriro ere hanka sartu zuela salatu zuen. Espaziontziko atea guztiz ireki zenean irakurri ahal izan zuen ongi paperean jartzen zuena eta garaipenezko irriparrez METODOLOGIA oihukatu zuen.
oihan2
Eskerrik asko  eta zorionak Oihan egindakoagatik.
ETA AKORDAU BLOG BAT DAKULA ZUEK GUROZUEN KOMENTARIXO, IRITZI, KRITIKA, GURE TELEFONUAK ESKAKETAKO ETA GURA DOZUENERAKO!!!!!!

TROFEO RAMON ASANBLADA (TRA)

http://trofeoramon.wordpress.com

GOGORATU, HURRENA ZU IZAN ZAITEZKE!!


Responses

  1. jajaja oso onak argazkixak!!! jajaja mu currao!!!

  2. Kabroie batzuk zarie…
    Ikusten dosuen moduen bizkaitarrak txapelsunek gara trofeo ramonen bebai. Alan da be ikusitte bizkaitarren kontra zabiziela bizkaitarrok talde bat ingo dogu zuen kontra juteko!

    Argi ibili!!

  3. jajaja!! oso ona! Manifara jutekotan izan nitzan, ta azken momentuan ezin. Halare zuen alde %100…

  4. oihan askatu!

    jejejejejej


Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Categories

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.