Hemen gatoz berriz ere HUHEZI fakultateak inoiz eman duen saririk garrantzitsuena emateko intentzio biziz. Ez pentsa erraza izan denik sari hau ematea. Sari hau ez da edonolakoa, ez da futboleko munduko txapelketa ziztrin bat. Hori baino gehiago da!
Hasteko azken zortzi trofeotean agertutakoen sailkapena hau duzue: lehenengo postuan bi trofeorekin berdinduta Iñaki Olaetxea Kaki , Lore Eizagirre eta Oihan Aldalur handiak eta hauen atzetik saritutako beste guztiak: Asier Alvarez de Eulate, Itxaso Cenzual, Nathan Olabarria, Julen Rodrigez, Ane Mendizabal, Mikel Laboa, Ane Piko eta Xeber Maiza (maixu jauna)
Gaur ez dugu pertsona bakar bat bakarrik sarituko ordea. Talde eta garai bati goratzarre egingo diogu. Lau urtetan zehar fakultateari bizitza eta plastada handia eman dion talde bati buruz ari gara. Lau urte luze hauetan klaustroan eta honen inguruan bueltaka ibili den talde miresgarri bati buruz ari gara. Noski, Irakasle Balioanitzako azkeneko promozioaz ari gara, duda izpirik gabe denetan honenak.
Lehenengo urtetik igarri zitzaien ez direla besteen modukoak. Joaten diren lekuan hauen presentzia nabaria da, erraz sumatzen da jariatzen duten umore eta alaitasuna, baita nola ez, bereizgarri dituzten hainbat eta hainbat orro eta garraxi. Askok gogoratuko dute talde hau klase eta hitzaldi guztietara punttu-punttuan agertzeagatik, hamaiketako dietetikoak egiteko zaletasunagatik, klaustroan eta (batez ere) ordenagailu geletan ixil-ixilik egoteagatik, mamut partidengatik, counterreko zaletasunagatik…
Ba besterik ez, hemen doakizue atsikita taldeko argazkia neska mutilok deskargatu eta mesanotxean marko politt batean jarri eta gauero-gauero oheratzean denei muxu eman eta goxo-goxo lo egiteko.
Benetan ohore handia gisa honetako talde bateko partaide izateko zortea izatea.
Ezagutu ez gaituzuenentzat eta memoria historikoa egin nahi duzuenentzat hemen duzue eskuragarri gure web orrialdea: http://trofeoramon.wordpress.com
Muxu bat denei eta zorte on bizitzan!!!
Ez pentsa hau azkeneko Trofeo Ramon izango denik eta gogoratu hurrena zu izan zintekeela. FIRE IN THE HOLE!
Hemen argazki batzuekin eginiko muntaia, lastima taldekide guztiak ez agertzea baina…
Kaixo irakurle maiteok!!! Aurten ere hemen gabiltza gure fakultate honetan gertatzen diren notizien berri zuei emateko prest. Esan genizuen bezala Trofeo Ramon Asanblada (TRA) osatzen dugunok, praktika garaia dela eta, ez dugu elkartzeko erarik eta asterokotasunari uko egin beharrean aurkitu gara. Dena den bada Ohorezko Trofeo Ramon bat irabazteko meritu nahikoa egin duen ikasle bat fakultatean.
Guk (tamalez) ezagutzen ez dugun ikasle bat famatu egin zaigu inguruan bere edertasuna medio. Denak ustekabean hartu gintuen. Hau gertatu zitzaion asanbladako kide bati gabonetan:
Familia arteko gabon-bazkari gustagarri eta mundial horietako batean izeba batek era oso susmagarrian galdetu zion ea neska politik bazen gure fakultatean, berak noski, baietz esan zion, badirela eta asko gainera. Baina izebaren jakinmina ez zen joan eta galderaka jarraitu zuen esan arte (ofizialki) gaur-gaurko Gipuzkoako neska politenak gure inguruan ikasten duela. Beak esan zion ez zuela horren berri baina informatuko zela eta, batez ere, horren berri unibertsitateak osatzen dugun familiari helaraziko ziola (berak ez zuen ulertu baina parre egin zuen).
Horrela interneten begira jarri zen eta kostata baino topatu zuen izeba hark esan zion elkarrizketa eta, bazpare, goitik behera irakurri zuen ikusteko ea benetan gure ikaskide den edo ez eta 11. galdera irakurtzean izebak esana konfirmatu zuen. Irakurtzen jarraitu eta erantzun tristera heldu zen: 18. galderara. Izebak aurresana omen zion baina ez zuen nahi sinistu.
Hau guztia dela eta Ane Mendizabal Mujikari Ohorezko Trofeo Ramon ematea erabaki dugu ahobatez.
Hemen duzue bere argazki bat Ohorezko Trofeo Ramon-a aldamenean duela posatzen duelarik.
Eskerrik asko eta ZORIONAK Ane egindakoagatik.
ETA AKORDAU BLOG BAT DAKULA ZUEK GUROZUEN KOMENTARIXO, IRITZI, KRITIKA, GURE TELEFONUAK ESKAKETAKO ETA GURA DOZUENERAKO!!!!!!TROFEO RAMON ASANBLADA (TRA)
Aupa irakurle maiteok!! Bagatoz VII. Trofeoarekin!!
Ohorezko Trofeo Ramon zuentzat denentzat!!
Aurreko astean trofeo ramonik egon etzala eta, herrian trofeo gehiago etzala egongo zabaldu zen. Trofeo Ramonen jarraiera eskatzeko, esan digutenez Bilbon sekulako manifa egin zen (guk dakigula Balioanitzakoak ez den) ikasle talde batek deituta. Eskerrik asko manifa antolatu eta bertara gerturatu zineten danoiri eta jakin gure barru-barruko nerbioa ikutu dezutela. Ixa-ixa negar ta dana iñ du!!
Aurreko astean Trofeo Ramonik ez emateko arrazoi bakarra astelehena jai eguna izan zela da. Gogoratu guk astelehenetan egiten dugula lan eta ez zaigula ordu extrak sartzea gustatzen. Dena den hurrengo astetik aurrera ez dugu Trofeo Ramonik egingo gabonetan eta praktika garaian material falta izango dugula uste baitugu. Dena den, merezi duen baten baten berririk izanez gero trofeoa emateko konpromezua hartzen dugu.
Barkatu eragozpenak.
Dena argitu ondoren eman dezagun behingoz aste honetako irabazlearen izena eta zergaitia:
Aste honetan eta badirudi trofeoaren zapore gozoa gustatu zaiola… berriz ere Oihan Aldalur jauna da txapelduna KOIko klasean bere ikasketa desberdinen berri emateagatik: teologia, meteorologia… gizon jakintsua dugu durangar doktore hau, bai jauna.
Denok daukagu (ikaskide naiz irakasle) Oihanek espaziora joateko duen gaitasun paregabearen berri. Ilargiari eguneroko bixita egiten ari zen horietako batek KOIko klase batekin koinziditzen zion eta bilbotarra denez biak batera egiteko saiakera egin zuen. Hau dela eta D.3.1. gelan zegoela imajinazioa askatu eta ilargira joan zen patruiatzera. Bitartean bere taldekideak lanean aritu ziren irakasleak eskatutako laburpena egiten. Badirudi Ilargia lasai zegoela, izan ere, Oihan lasai-lasai zegoen inungo larritasunik erakutsi gabe. Lana eginda ikaskide guztiei honen berri ematen hasi zirelarik Lurrera itzultzen hasi zen. Aterrizatzera zioanenan irakasleak ea zer gehiago esan zitekeen galdetu zion Espazioko Segurtasun Indarretako kideari. Honek, aterrizatzen lan asko zuelarik, ez zekien ondo non zegoen, Ilargian edo Lurrean eta ikaskide zintzo anonimo batek (I.M.A.) esan behar zuen hitza papelean non zegoen seinalatu eta esan zion. Orduan, aterrizajea bukatuta eta espaziontziko atea irikitzen ari zela, nola nahi irakurri zuen: TEOLOGIA! ingurura begiratu eta bere bururako esan zuen “Ui ui ui, ustet ez zala hoi” eeeeeee METEREOLOGIA (“oi seguro dala”) eta ingurukoen barreak eta irakaslearen aurpegiera zatituak (okotzak lurra ukitzen zion) berriro ere hanka sartu zuela salatu zuen. Espaziontziko atea guztiz ireki zenean irakurri ahal izan zuen ongi paperean jartzen zuena eta garaipenezko irriparrez METODOLOGIA oihukatu zuen.
Eskerrik asko eta zorionak Oihan egindakoagatik.
ETA AKORDAU BLOG BAT DAKULA ZUEK GUROZUEN KOMENTARIXO, IRITZI, KRITIKA, GURE TELEFONUAK ESKAKETAKO ETA GURA DOZUENERAKO!!!!!!
Gaur hasi aurretik esan gura du, OHOREZKO TROFEO RAMON izugarri haundixa eta bihotz bihotzetik Mikel Laboa haundixari emutia gura xauela, hil in da eta. Gure hizkuntziatik eta herrixatik in dozun lan paregabiatik, ESKERRIK ASKO eta zuretzako gaurko ohorezko sarixa. Bere omenez hemen bi kantu entzun eta ikusteko.
eta orain bai, gaurkuan hiru lagun izango dia sarituak.
Lehenengua ANE PICO!!
Ane Pikori aurreko asteko astelehenian goizeko 8rak inguruan alarmia jo otzan. Oso kantzauta euen eta gogo haundirik ez zeukanez Eskoriatzara fateko, izarak pegau xakon. Hala ta be, kontzientziak bultzatuta jaiki iñ zan eta prisaka ta porraka etxetik urten zan erdi korrika. Oin artekua normala da, baña gero…
Anek ez zekixen lagun baten etxera fan bihar eben (bere etxetik eskilara batzuk igota) edo autobus paradara bajau bihar eben (eskilara bastante bajauta). Apur baten pentzaitten egon da gero, lagunan etxera fatia pentzau eben. Baxixoian gorutz eta ahalako baten, han ikusten dau laguna kotxian goittik behera paradaruntz.
Orduan Ane korrika hasi zan kotxia galtzeko bilddurrakin. Bittartian kotxekuak Aneri diarka aber baetorren ala etxian geldiketan zan galdeketako, baina Anek mobila aurreko egunian beste lagun baten kotxian ahaztuta jareta eukan. Ane lur labanan gainetik korrika jarraiketan eben… kotxia mobitten ikusi ebenian, galdutzat emun eben baina han nun ikusten dauen, semaforua gorri dauela eta kotxia apur baten geldi egongo zala. Bere inddar danakin korrika, hasi azken esperentziakin, eta diarka hasi ITXOIN, ITXOIN BANOIALA!!! Semaforua berde jarri zan eta kotxiak alde iñ otzan!! Ane lur jota goizeko 8:30xak aldian etxera bueltau bihar izan zan, izugarrizko abenturazko esperientzia bizi ta gero.
Ane esan egixa eta aitortu Dragoi Bolako kapitulua ikusteko gurata galdu zebela kotxia!!!!
Bigarren Trofeo Ramon bi ikaskideren artean banatu beharrean gaude:Xeber Maiza (Beriano) eta Lore Eizagirre (Euskal Herriko 1. emakumeen arteko Surf Txapelduna). Bi ********* hauek ez dia enteatzen. Lau kide dira KOIko ikastaldean eta hiru irakurgai egin behar ziren. Bi *********** hauei “loteria” tokatu zitzaien eta testu osoa irakurri beharrean erdia bakarrik irakurri behar zuten, denok dakigun bezala, ostegunerako. Lore ikasle fina denez astearte eta asteazkenean eskemak eginez lan perfektoa egiteko asmotan zebilen.
Beriano, ordea, ez da ain ikasle fina (barkatu, Xeber, baina horrela da) eta ostegunean goizeko seiak eta erdietan jeiki zen (bere beste pisukide batekin batera) irakurtzeko. Ordu horretan jeikitzeak sekulako arrotasuna eman zien taldeko lanari, ustez, ematen zioten garrantziagatik. Goizeko zortzietan pisukide guztiak jaikiak zirenean klasera joan ziren bularra puztuta egindakoaz oso harro.
T1 taldea lanean jarri eta segituan irakasleak irakurketen arabera sailkatzeko eskatu zien ikasleei. Bakoitza bere taldera joan zen baina, A ZE NOLAKO SORPRESA!!! bi********** hauek hartu zutena taldekideak testuari buruz hitz egiten hasi eta beraiek irakurri zutenarekin ez zuela zerikusirik konturatu zirenean!! Beste taldekideei begiratu zien ea besteren bat galduta zebilen eta taldeetan gaizki jarri ziren jakin nahian baina taldekideak lasai-lasai elkarrizketetan murgilduta zeuden. Orduan jarri zuten beraien burua zalantzan eta sekulako konklusiora heldu ziren: AURREKO ASTEKO IRAKURKETAK EGIN ZITUZTEN!!!!!!
AURREKO ASTEAN IRAKURKETAK EGIN GABE ALA, PAREJA????????
ETA AKORDAU BLOG BAT DAKULA ZUEK GUROZUEN KOMENTARIXO, IRITZI, KRITIKA, GURE TELEFONUAK ESKAKETAKO ETA GURA DOZUENERAKO!!!!!!
Gaurkoan Oihan Aldalur Duramgotar haundia da protagonista.
Aurreko asteko ostegunean motxila lapurtu zioten, honen ustetan, apunte paregabeak eskuratzeko asmotan zebilen baten batek. Oihan HUHEZI fakultateko apunte onenak sortzen dituena da, eta beti jende guztia dabil beari apunteak eskatzen irakalse maltzurrek jartzen dizkiguten azterketa ezin zailagoak gainditzeko beharrezkoa zaigun jakinduria eskuratzeko. Gai hau dela eta, badirudi, azterketa garaian idazkari baten beharra ere izaten duela jendearen eskariei aurre egin ahal izateko eta jendea inguruan gehiegi ez pilatzeko. Bere ezintasunean etxera joan zen oso burumakur eta fakultate osoari failatu ziolakoan, aurki azterketak eta bera ikaskideentzako apunte gabe. Gixajoa…
Hurrengo egunean, postan begiratzean, sekulako poza sortu zitzaion barren-barrenean. e-mail hau topatu baitzuen:
Aupa Oihan!!Gaur arratsaldean Montse garbitzaileak zure motxila aurkitu dau Dorletako hirugarren pisuan.nun daukau burua??jeje! Errez ahaztuten da klaseko apunte- liburu-lanak eee.bueno, zuek jakitxkeo, motxilia multimedian daukazu itxoten okis?
Benga ondo segi!
Maialen Kaltzakorta
Dena den, gaurko honetan badugu berri txarrik ere. Izan ere, Trofeo Ramon Asanblada (TRA)ko kide batzuen izenak filtratu dira eta aurreko asteko sarituetako bat oso haserre jarri da mehatxuak eta irainak postara bidaliz. Badirudi, dena den, kulparen zati txiki bat ere gurea dela, beraz, barkamena ere eskatzen diogu. Hau gertatzeko arrazoia genituen informazioak ez kontrastatzea izan zen. Hemen bidaltzen dizuegu jaso genuen mezua zuek ere honen berri izan dezazuen:
******* hipokrita gizurtero enbustero capullo FASCISTA! Trofeo Ramon dana es una farsa una sarta de mentiras eta batzui eta besteei ematen zaien tratua ez da berdiña. igual ez dare potroik danoi tratu berdiña emateko? hori bai betikuai el q sabes q no va hacer nada horri egurra! bi aldiz ipiñi bixak zentzu haNdi barik eta gañera ipiñi en plan timador, txulo, mozkorra eta pirerua!! QUE VIVA LA HIPOKRESIA Y EL SOCIALISMO EN HUHEZI.
1.-informau premixua eman aurretik ta behintzat gizurrik ez ipiñi.
2.-argazkixak ipintzerakuan danoi antzekuak ipiñi, ez batzui mozkor ta bestiei sin mas, (danoi tratu berdiña emateko beldurra hala? etxale huevos si es q hay hombreton!!!
3.- tratuai buruz berriz, batek irabazten dau euskadiko surf txapelketia eta bi lerro hori azaltzeko, bestia se pega una klase entera de descordinacion aerobiken eta beste bi lerro. azkenengua dator 8:15 unira INGLES ITXERA!! ze banekixen etzeuala david-ek piscinan esan zebalako eta ez giñan klasera jun direkto inforrera baizik eta bi hiru parrafo, gezur ta guzti. BERDINTASUN ITZELA. holan jarraitxu ta mila mila esker eh.
Oraindik erabakitzeko dugu baina baliteke ostegunean borroka eguna deitzea eta kontzentrazio potente bat burutzea klaustroan.
Ondo segi eta gogoratu, hurrena zu izan zaitezke!!!!
gaurkuan TR bat baino gehixau emuteko biharrian ikusi gara. listia oso luzia daku eta ez dakigunez zein kendu, ba danairi premixua emutia erabaki du, merezi daue ta!!!
1.gua IÑAKI OLAETXEA eta JULEN RODRIGUEZentzat!!!
bi honaik, kotxian etorten dia bizkaia aldetik (comando bizkaia). balioanitzakook, dakitzuen mouan, klase batzuk unikuak daku eta beste batzuk arizmendikuak. aurreko asteazkenian ikastolak greba iñ ebein eta ondorioz ez geben TAFYDeko klaserik euki eta ez ginan etorri.(nahiz eta uniko klasia euki…)
bi energumeno honaik, aurreko egunian kriston pirolia kaskau zian eta enterau be etzian iñ hurringo egunian ez geukala ikastolako klaserik.
goizeko 6etan Julen eta Iñaki jaiki eta armosaittera fan zian. 7ak aldera Julenek kotxia hartu eta Elorrixora Iñakin bila.kanpanzar pasau eta arrasateko atasko osua txupau eta disfrutau ta gero eskoriatzara allau zian. goizeko 8etan unira allau eta N.3.5 klasera sartu zianian iñor ez euela konturatu zian. honek dakarren disgustuakin.
gasoliñia 7 euro, errueran gastua 2 euro, segurua 100 euro… kaki goizian goizetik aguantaittiak eta nezezidade barik goizeko 6etan jaikittiak eta uniraino fatiak, ez dako preziorik!!!
P.D.: 18 kilo eukitta ez da hobeto klasera etortia baino, pare bat xentimo pagauta baten bateri diar iñ ta enteraittia!!!
P.D.: iñaki aurreko astean ere irabazlea izan zalako eta protagonismo nahirik ez dakonez, argazkian aurpegixa tapaitten saiatu da. zorionak kaki, liderra zara TRen sailkapen nagusian!!! ya 2 aste jarraixan txapeldun!!
Julen, zertaz itek parre, hi re beakin etorri intzan ta!!!!!
2. NATHAN OLABARRIA
oiñ dala gutxi postan agertu zan anuntzio bat:
apa neska ta mutil!!!
LAN ESKAINTZABAT DAUKOT. ARAMAIXO HERRIXAN ATZALDETAN AIROBIK EDO ANTZEKO ARIKETAK EMUTEKO PERTSONA BATEN BILA DABITZ. INTERESATZEN BAZAIZU DEITU TELEFONO HONETARA: 665.72.62.83 ETA GALDETU EIDER ETXEBERRIAGAITIK
BESTERIK GABE AGUR BERO BAT.
Amaia Flores topau du zure lan eskaintzarako langile ona ez, onena!!!
bere curriculum-ian baino garbixau geratuko da bere kalidadia, bideo hau ikusitta!!! (kamiseta beltzduna)
Gaurko honetan kanpoko dibisak maneiatzen dituen aberats batekin gatoz. Elorrixoko gizaseme honek asteazkenean aho handia duela argi utzi zuen pintxotan zenbat diru gastatzen duen galdetutakoan hauxe erantzun baitzuen: “con quince kilos tengo pa muchos pintxos!!!”.
Hurrengo egunean pintxo pare bat hartu zituen eta kartera irekitzean dirurik ez zuela konturatu zen. Ondoan “tomax” parrez lehertzen hari zen laguna dirurik ez zuela eta parre egiten. Kaki (dirudunaren ezizena da hau) motxilan begiratzen hasi zen eta bi euroko txanpon bat atera zuen garaipen usainaren poztasunean. Bazioala, ordea, zerbitzaria atzetik deika zuela konturatu zen eta arriturik begiratu zion. Zerbitzariak diru hori ezin zuela onartu esan zion tailandiako txanpona baitzen. Kalderila pixka bat zuen eta horrekin pintxo bakarra ordaindu eta gosez akabatzen klasera joan zen.
ZORIONAK KAKI balioanitza 3ko Trofeo Ramon Asanbladaren (TRA) partetik
Moraleja: loteria tokatu arren ez duzu pintxorik ordaintzeko dirurik izango.
Hurrengoa izan zaitezke!!!
KAKIk postara bidalitako erantzuna:
Kabrones!!!!! badakizue krisixa ta… hay que arreglarselas, edo pintxuak merketu edo… (moneda tailandesa).
ez gauzia da neri bi euroko txanpon baten moduan sartu zoztela hori, ta oin besten bati sartu biharrian aurkitzen naiz, asike al loro ibili!!!!
P.D: Argazkiko kas limoiko botella barruan etzeuan alkolik, edari isotonikuak bakarrik, entrenamiento gogor bati aurre itxeko. (balioanitzekuak ez dou edaten!)
P.D1: BUELTIA ETORRIKO DA (La venganza en plato frio)
Trofeo ramoneko edizio berri batekin gatoz (astero egiteko intentzioa dugu) eta asko sentitzen dugun arren, Naxari asko saiatu da, Itxaso Cenzual (Irakasle ikasketak bigarren maila) ikasleari eman beharra diogu. Aurreko ostegunean, hilak 30, aparkalekura jeisten ezbehar bustia izan baitzuen. Erori arren, ordea, minik egin ez zuelakoa egin zuen jendearen par artean. Trofeo hau ematearen beste arrazoi bat sufritutako mina azkarrago pasatzekoa da. Bide batez ikasle eta irakasle guztiak labaintzeko dagoen arriskuaz ohartarazi nahi ditugu.
Gaur astelehena, TROFEO RAMON, izeneko sari famosua entregau biharra daku balioanitza 3. mailakuak.
TROFEO RAMON hau, pertsona batek bere bizitzarako transzendentala dan zerbaitt itten dauenian entregaitten da.
Gaurkuan Asier Alvarez de Eulate jaunak irabazi dau sarixa. Gaur goizeko 7:00retan agertu da unibersidadea. Hasieran trankil euen baina gero apurtxo bat nerbioso jarten hasi da. Bere preokupaziñua kafeterixia zarrauta ikusi dauenian eta aparkalekuan iñobe ez euela ikusi dauenian hasi da. Okerrena da etxian beste 3 lagunekin bizi dala eta bea bakarrik jaiki eta etxetik urten dala. Klaserik ez euela konturatu danian etxera fan eta Dragoi Bola ikusten hasi da.Hurrengo ordu aldaketan ikusikoga e, 7tan!!!!!
Azkeneko iruzkinek